XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9. Artikulua.- Bide Sistema Lokaletara destinaturiko lurzorua.

Plan Partzial honen 10 zkia. Zonakatze planoan halakotzat definitzen den azalerak dauka izaera hau.

Lurzoru honen xedea 14 Sektoreko bide sistema publikoari eta bertako aparkaleku, espaloi eta isleta erantsiei lotuko zaie nahitaez.

Hala behar duten sare publikoko instalazio eta eroanbideak kokatu ahal izango dira lurzoru honen gainean.

(Hala lurpean nola airean).

Lurzoru hau behar bezala urbanizatuta lagako zaio Udalari, hau bere mantenimendu eta kontserbazioaz arduratuko delarik behin bidezko garantia epeak iraungi ondoren.

10. Artikulua.- Espazio Libreen Sistema Lokalerako erreserba lurzorua.

10 zkia. Zonakatze planoan halakotzat definitzen den azalerak dauka izaera hau.

Zona honen erabilera xedea, indarrean dagoen Lurzoruaren Legeak eragin horretarako definitutakoa da, zona honek aipatu Legearen eskakizunak betetzen dituelarik.

Definitutako erabileraz gain, lurzoru honen gainean sare publikoetako instalazio eta eroanbideen kokamendua ere baimenduko da, betiere dedikatu behar direnerako erabilera nagusia objektiboki hipotekatzen ez badute.

Lurzoru hauek Udalari lagako zaizkio beren ertzak behar bezala urbanizatu eta bere barnealdea partez zuhaizturiko berdegune gisa tratatu ondoren.

10 bis Artikulua.- Interes Publiko eta Sozialeko Zerbitzuetarako erreserba lurzorua.

10 zkia. Zonakatze planoan halakotzat definitzen den azalerak dauka izaera hau.

Zona honetan barne harturiko lurzoruaren xedea, indarrean dagoen Lurzoruaren Legeak eragin horretarako definitutakoa da, zona honek aipatu Legearen eskakizuna betetzen duelarik.

Legezko aginduarekin ados egonik, 3 azpizona bereizten dira, hartu behar duten ekipamenduaren izaeraren arabera: Kirol ekipamendua - 1.200 m2 / Gizarte ekipamendua - 600 m2 / Merkatal ekipamendua - 1.325 m2.

Azpizona bakoitzeko eraikigarritasunak, azpizona horretan barne harturiko lurzoruaren 1/2ren adinako azalera iritsiko du.

Solairuko okupazioak ez du eraikigarritasunaren %50a gaindituko eta baimendutako profila behe-solairua eta goi-solairu batekoa izango da, sotoko solairu batez gainera.

Definitutako erabileraz gain, lurzoru honen gainean sare publikoetako instalazio eta eroanbideen kokamendua ere baimenduko da, betiere dedikatu behar direnerako erabilera nagusia objektiboki hipotekatzen ez badute.

Lurzoru hauek Udalari lagako zaizkio beren ertzak behar bezala urbanizatu eta bere barnealdea partez zuhaizturiko berdegune gisa tratatu ondoren.

11. Artikulua.- Sare Publikoetako Instalazioetarako erreserba lurzorua.

Plan Partzial honen 10 zkia. Zonakatze planoan halakotzat definitzen den azalerak dauka izaera hau.

Bere erabilera xedea, bertan Energiaren Eraldakuntzarako Zentroa, Argiteria Publikoaren Maniobra eta Kontrol Koadroa, Ustel-Zuloa eta Dekantazio Putzua kokatzean datza.